Azken egun hauetan… estatuko zenbait egunkarietan honen inguruko kezka adierazi dute… Etorkizuneko irakasleek formakuntza nahikoa dute teknologia berrietan? Ni argi daukat gehiago beharko zela, baina tira… ikasgai honen irakaslea naizenez,,, nire ikuspegia ez da oso “neutrala”
Ikasgaiaren bukaeraren atarian gaude… eta gauza asko geratu dira azaldu gabe, denborak aginduta, honaino ailegatu gara !!! Edozein kasutan eta beti ere interesa dutenentzat, hemen Tíscar Larak egindako aukezpen bat jartzen dizuet. Nire ustez oso interesgarria da eta egunerokotasun handikoa.
Etorkizunari begira egindako bideo honetan 2050. urterako zer egongo den iragartzen digu. Ez dakigu asmatuko duten edo ez, baina bideoa ikusi ondoren… esandakoa betetzen bada inor ez zen harrituko.