Azkenean zuen ikasle guztiak… ordenagailu bat izango dute.
Orain zuen ardura izango da horren erabilpena !!! Animo…. ez da hainbesterako, dena ikas daiteke.
Posted by jonbus on 2009/05/20
Azkenean zuen ikasle guztiak… ordenagailu bat izango dute.
Orain zuen ardura izango da horren erabilpena !!! Animo…. ez da hainbesterako, dena ikas daiteke.
Posted in Eskola & Mass Media, Jon | 1 Comment »
Posted by jonbus on 2009/05/20
Kaixo talde!
Badakizue ikerketa txiki bat egiten ari garela zuzendaritzatik Ikasketa Plan Berrietan generoaren gaia nola landu behar dugun aztertzeko asmotan.
Irakasleen formazioan gai garrantzitsua dela iruditzen zaigu , azken batean, irakasleok haurrak hezitzen ditugulako etorkizuneko helduak izateko.

Ikuspuntu horretatik, eskolak berdintasuna lortzeko bidean garrantzi berezia duela uste dugu baina helburu hori lortzeko, gai horretan ondo prestatuta dauden irakasleak behar ditu .
Abiapuntu moduan, oraingo planetan ditugun hutsuneen diagnosi bat egitea planteatu dugu. Horretarako klasean galdeketa bat pasa genuen. (Mezuan erantsita bidaltzen dut berriro. Badakit gehienok bete duzuela, baina norbaitek erantzun ez badu, beste aukera bat dauka oraintxe).
Aurreko puntuarekin batera, espezialitateka eztabaida taldeak egitea pentsatu dugu. Horretarako zuen laguntza ezinbestekoa zaigu. Zuen ordutegian, astelehenetan 11:00-12:00etara libre duzuela ikusi dugu.
Bertan ikusiko zaituztegulakoan, mila esker zuen laguntzagatik
Posted in Uncategorized | Leave a Comment »